Egoera honen aurrean asko izan dira indarkeria matxistari aurre egiteko mahaigainean jarri diren proposamen ezberdinak. Horien artean kokatzen ditugu instituzioetatik bultzatu diren politika zein protokolo ezberdinak. Neurri horiek, ordea, momentuko alderdi politikoaren interesen eta estatu baten gaitasun ekonomikoaren menpe egoteaz gain, indarkeria kasuen kudeaketa soil batera mugatzen dira.
Instituzioek egoerari aurre egiteko duten ezintasun honen aurrean, urgentziazkoa da indarkeria matxista borrokatzeko antolatu eta honi aurre egingo dion autodefentsa sozialista garatzea: emakume langileontzat babesa antolatuz eta erasotzaileei aurre eginez. Sistema kapitalista da indarkeria matxista erreproduzitu eta areagotzeko baldintza material zein kulturalak ezartzen dituena, hortaz, indarkeria matxistarekin bukatzeko ezinbestekoa da, berau normalizatu eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gaindituko duen antolakuntza sozialista garatzea. Hortaz, Uribe Kostako Itaiatik, azaroaren 25ean, arratsaldeko 19.00etan Bilboko Indautxu Plazatik abiatuko den mobilizaziora gerturatzeko deia egiten dizuegu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.