Tailerrak euskaraz egingo dituzte, 8 urtetik gorako umeei zuzenduta egongo dira eta bi taldetan garatuko dituzte: bata abenduaren 26tik 30era, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era, biak 09:00etatik 13:00etara Ekoguneko lokalean (Gatzarriñe, 10, Sopela).
Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea; prozedura online egin daiteke esteka honetan. Informazio gehiagorako interesdunek, 946 579 280 telefonora deitu edo ikastaroak@uribekosta.eus helbide elektronikora email bat bidali dezakete.
Tailerren helburua parte-hartzaileen hausnarketa bultzatzea dela azaldu dute, beren bizitza- eta kontsumo-ohiturak aldatu ahal izateko informazioa eta baliabideak eskainiz. Tailerretan alderdi eta gai nagusi hauetan sakonduko da:
- Kontsumoa: Kontsumoa eguneroko ikuspegitik aztertuko dute. Kontsumo-ohitura oinarrizkoenak zein diren aztertuko dute (energia-kontsumoa, elikadura, jantziak...), eta nola erosten diren, nola sortzen edo fabrikatzen diren, zer ingurumen-inpaktu duten eta inpaktu hori nola hobetu edo murriztu daitekeen aztertuko dute.
- Energia: Energia berriztagarriak ingurumena zaintzen laguntzen duten energia garbiak direla landuko dute.
- Hondakinak: Eguneroko hondakinak edo baliabideak aztertuko dituzte eta berrerabilpenaren, birziklapenaren edo eraldaketaren ikuspegitik baloratuko dira. Birziklatzearen beraren alternatibak irakatsiko dira, hondakina objektu erabilgarri eta baliotsu bihurtzea bultzatuz.