Balantze positiboagaz bukatutzat eman dute Agenda 2030eko lehen hiruhilekoa

Erredakzioa 2022ko abe. 26a, 11:18

2021-2022 ikasturteko Eskola 2030 Agendaren baitan egindako prestakuntza-saioak. © URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA

Eskola Agenda 2030eko lehen hiruhilekoa amaitutzat eman du Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak. Epe horretan, Ander Deuna Ikastola, Plentzia BHI eta Sopela BHI zentroetako eko-ordezkariak Plentzia eta Sopelako udaletako ordezkariakaz elkartu ziren ikasturte honetako gaia azaldu, aurreko urteko jarduerei errepasoa eman, ikasturte honetan egingo diren ekintzak aurkezteko eta Udalei eskaerak egiteko.

Ordezkariek Uribe Kosta eskualdeko beste zentroakaz ere bilera bat egin zuten, Eskola Agenda 2030 zer den azaltzeko eta ordezkarien grina pizteko, datorren ikasturteari begira Eskola Agendan barneratu daitezen.

Halaber, hezkuntza zentroen bitartez, ikasle eta familien artean luzatutako abenduko buletin elektronikoan Gabonetako oporrak hausnarketarako momentu aproposa izan daitekeela helarazi diete, hain zuzen: ikasturte honetako gaiaren inguruko hausnarketa egitea (energia berriztagarrien onurak eta kalteak, etxeko energia ohiturak, pobrezia energetikoa, autokontsumoa: zer da?), opari elektronikoak eskatu ezkero, kontsumo gutxikoak lehenetsi, Gabonetako zuhaitzetako argiak kontsumo baxukoak diren begiratu eta (pasa den urteko gaiarekin lotuta) herria guztiontzat den aztertu, denek daukate aisiaz disfrutatzeko aukera? Komunitate jasangarri batean bizi garen hausnartu, besteak beste.

Gabonetako oporretatik bueltan badaude zereginak zehaztuta, horien artean:

  • Uribe Kostako Mankomunitateak Eskola Agenda 2030eko logo lehiaketa antolatuko du, partaide guztientzat sariak egongo dira, bizikleta bat eta beste hainbat opari zozketatuko dira... Gabon garaiko jai egun hauen bueltan zabalduko da informazio gehiago (oinarriak, aurkezteko epea, etab.)
  • Hurrengo hiru hilabetean energiaren inguruko jardunaldi teknikoak egingo dira.
  • Familia guztiak gonbidatuko ditugu energiaren inguruko solasaldi batera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun