Plan horren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren helburua da gaur egungo potentzia eolikoa bost biderrez biderkatzea 2030erako. Hala, urte horretarako, asmoa da energiaren kontsumoaren % 21 iturri berriztagarrietatik lortzea; eta % 40 izatea iturri horretatik 2050erako.
LPSak bi motatako guneak bereizi ditu bere proposamenean: lehen eta bigarren mailakoak. Aurrenekoak urtean 3.350 orduz funtzionatzeko aukera izango luketen lekuak dira; bigarrenak, berriz, urtean 2.650 orduz lan egingo luketenak. Gurean, bigarren talde horretan kokatuko lirateke proposatutako guneak.