Guztira, Mankomunitateak 19 ikastaro eskainiko ditu kide diren udalerrietan erroldatuta dauden ume eta gazteentzako. Elikadura jasangarriagaz eta osasuntsuagaz eta kontsumo arduratsuagaz lotuta egongo diren ikastaroak otsailetik maiatzera bitartean egingo dituzte Sopelako Urgitxieta plazan dauden bulegoetan. Horietan parte hartzeko gutxieneko adina zortzi urtekoa izango da, baina tailer bakoitzak bere adin-tarte zehatza izango duela zehaztu dute.
Izena emateko prozesua online egin beharko da Mankomunitatearen webguneko esteka honen bitartez urtarrilaren 25a baino lehen. Halaber, webgune horretan ikastaroei buruzko informazio guztia egongo da zehaztuta, baita araudia eta egutegiak ere.
Ikastaroak:
- Sukaldaritza eskola umeentzat (8-12 urte, euskaraz).
- Sukaldaritza eskola gazteentzat (13-18 urte euskaraz).
- Osasuntsu eta elikagarri jatea, sukaldean denbora laburra erabiliz.
- Gozo-gozo bizi, azukrerik gabeko postreak janez.
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuakaz. Nola egin etxeko marmeladak eta pateak.
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuakaz. Nola egin etxeko saltsa gazi-gozoak.
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuakaz. Nola egin etxeko hartzigarriak.
- Egin zeure ernamuinduak, artisau erara.
- Elikadura-subiranotasuna eta agroekofeminismoa.
- Nola egin errezeta dibertigarriak, etxekoakaz batera kozinatzeko.
- Nola egin etxeko esneki naturalak.
- Otartekoak, askariak eta etxeko zukuak.
- Urtebetetze osasungarriak, benetako janariakaz.
- Biziraupeneko sukaldaritza osasungarria, etxetik atera berriak diren gazteentzat.
- Udaberriko sukaldaritza.
- Nola egin hanburgesa begetarianoak eta horietarako saltsak.
- Nola egin entsaladak eta edergarri osasungarriak.
- Zereal integralak, energia-iturri.
- Nola egin hainbat ogi eta brioche-mota, ore ama erabiliz.