Berbalagun Uribe Kostako euskaldun zahar eta berriak harremanetan jartzen dituen euskara praktikatzeko proiektua da. Aukera paregabea da hizkuntzaren ezagutza bere praktikaren bidez erabat indartzeko, ingurune eta giro lasai eta atsegin batean lagun berriak egiteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!