Alkate-rroristak Uribe Kostan

Maitane Nerekan Umaran 2023ko urt. 18a, 12:26

Berango-Algorta arteko mugan, «Ekoterrorismoa akatu» esaten zuen margoketa ikusi nuen behin. Uribe Kostako azken 20 urteotako gobernantza eta lidergo eredua deskribatzeko, horra hor berba borobila. Abestiak dioenez «las cosas por su nombre».

Gure ekosistemen suntsiketan erreferente bilakatu gara azken hamarkadetan. 2023 hontan urrezko domina Berangok du, zorionak! Barrikaren suntsiketa historikoa, Urdulizeko ekozidio expresa eta Sopelako eko-degradazioa txiki gelditu dira berangoztar mandatarien eko-fobiari esker. Santa Anako deskalabro urbanistiko-ekologiko-estetikoa (bai, baita estetikoa ere; a ze orterada inolako kohesio estetiko formabako masa hori), erabat beharrezkoak diren 4 supermerkatu mendiaren zatia janda, basoak osorik jandako urbanizazioak… Munarrikolandako mendia erretzen da, alkate eta diputatu eko-terroristek bultzatzen dutelako (eukaliptoaren politika suntsitzailearekin, besteak beste).

Getxon bitartean beste 4000 bonba-etxe eraiki nahi dituzte Azkorri aldean, horietarako heltzeko behar diren kotxe-bonbetarako errepideak eraikitzearekin batera. Eta horrek eskoletan leku falta ekarriko du (ikusi Zipiriñeren kasua), minbizia biderkatzea gorputzetan, estres ekonomiko gehiago, tomate osasuntsu bat landatzeko lekurik ez izatea … eta beste hainbat opari eder.

Hala ere, ez ahaztu; Aste Berdean kafe berdea hartuko dugu alkatesarekin; ez dadila falta hipokresia dosi handitan. Eta hauteskundeetan gogoratu betikoak bozkatzen, gobernante onak. Maitasunez, urte barri on.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun