Kopia garestia

Itxaso Paya Ruiz 2023ko ots. 7a, 08:00

Hezetasuna auzoko algortarra naiz, hala ere, beti gustatu izan zait Berango; aldaparen inertziagatik edo Martutene auzoan bizi den munduko dantza irakaslerik onenaren eraginagatik.

Berezia da Berango eta berangarrak. Aspaldi, herriko hainbat gazte elkartu eta ekimen bat sortu zuten: Sartén Sin Mango Eguna. Gurdi bat hartuta herria osorik zeharkatu ohi zuten kalejiran Berangutanari jarraika, beti ere, bidaia musikaz, bertsoz, potez, pintxoz zein erronkaz girotuta. Ospe handia hartu zuen ekimenak; zoritxarrez, pandemiaz geroztik, antolatzaileek ez dute berriz antolatzerik izan. Noski, haien denbora librean eta haien borondatez aritzen ziren. Eskerrak militantziari.

Orain dela hilabete gutxi batzuk, antza, diru partida bat aurkitu zuten Berangoko agintariek (hauteskundeak baino lehen, kasualitatez) poltsiko ezkuturen batean. Orduan, ideia bat izan zuten:

A. Zergatik ez Sartén Sin Mango Eguna berreskuratu eta aurreko urteetan haien borondatez lanean aritu diren herritarrak deitu?

B. Zergatik ez herriko gazte borondatetsu bat fitxatu berak egin dezan guk egin beharko genukeen Sartén Sin Mangoren kopia garestia?

A aukera ez da zuzena.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun