Lehiaketan parte hartuko duten ikasleek gehienez bi proposamen aurkeztu ditzakete, eta kontuan hartuko dira zenbait ezaugarri tekniko: diseinua originala eta argitaratu gabea izan behar da, teknika librea onartzen da eta proposamenak A4 tamainako folioan edo formatu elektronikoan (JPG) aurkeztu ahal izango dira. Gainera, logoak irudia eta testua izan ditzake edo soilik irudia, eta proposamen bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
Balorazio irizpideei dagokienez, logotipoak 2030erako Eskola Agendaren ideia nagusia adierazi beharko du, hau da, iraunkortasunaren kontzeptu orokorra, alderdi eko-sozialak kontuan hartuz. Bestalde, logotipoak komunikazio-baldintzak betetzen dituen estetika jarraitu beharko du: marra argiak, zuri-beltzean erabiltzeko aukera, eta interpretatzeko eta ulertzeko erraza, besteak beste.
Lehiaketako parte-hartzaile guztiek sari bat jasoko dute, eta horretaz gainera, beste sari batzuk ere zozkatuko dituzte partaide guztien artean. Hiru proposamen onenak aurkeztu dituzten ikasleek diploma bat eta “zero plastiko” saski bat jasoko dute.
Apirilean zehar proposamen guztien erakusketa egiteaz gain, sari banaketaren ekitaldia antolatuko dute. Data zehatzak Mankomunitateko webgune eta sareetan jakinaraziko dituzte.