Behargintza Leioak gidatutako ekimena Gaztedi UK erakundeagaz egindako hitzarmenetik sortu dela azaldu dute antolatzaileek; horretarako, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizeko udalek hitzarmenagaz bat egin dute, udalerri horietako gazteen artean ere ekintzailetza sustatzeko helburagaz. Programa berariaz zuzenduta dago aipatutako udalerrietan erroldatutako 18 eta 29 urte artean dauden enpresa-sortzaile gazteei.
Horretarako, Talde ekintzaileak izeneko tailerrak, otsailaren 13tik maiatzaren 12ra bitartean egingo dituzte, astelehen, eguazten eta barikuetan, 09:00etatik 12:00etara. Bertaratzen diren gazteek euren alderik ekintzaileena lantzeko aukera izango dute, metodologia desberdinak erabiliz, Leioako Ibaiondoko enpresa-haztegian.
Izena emateko epea otsailaren 8an itxiko dute, eta Behargintza Leioan (behargintza@leioa.eus edo 94.400.8051) edo gaztegunedigitala@blogspot.com helbidera idatziz egin ahal izango da.
Gaztedi UK Bekak
Bizkaiko Foru Aldundiak, Leioako Udalak eta Uribe Kostako udalerriek, hitzarmen bat sinatu dute 2022-2023 aldirako, gazteriari buruzko politika integrala ezarri, bultzatu eta garatzeko. Horretarako, eskualdeko gazteen artean besteren konturako enplegua sustatzeko asmoagaz, beken programa bat jarri dute abian, lanekoak ez diren praktikak egiteko.
Bekak Barrikan, Berangon, Gorlizen, Leioan, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazte tituludunei daude zuzenduta. Horiei esker, bekadunek lau hilabeteko praktikak egin ahal izango dituzte, eta hilean 750 euroko soldata jasoko dute. Izena emateko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik, Leioako Udalaren egoitza elektronikoan, udaletxean.leioa.eus helbiean.
Indarrean daude @leioaudala k antolatutako GAZTEDI UKren BEKAK 2022.
— BERANGO GAZTE LAB (@berangolab) January 25, 2023
Informazio gehiago:https://t.co/OYN5qk6R21@BerangokoUdala @GazteguneaLeioa @LeioaBG @UkBehargintza @SopelaUdala
#berango #barrika #gorliz #leioa #lemoiz #plentzia #sopela #gorliz pic.twitter.com/c68m3QjZGE