Agate Deuna oroitzeko koplak eta makila-hotsak nagusi izango dira zapatuan eskualde osoan

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 11:33

Urtero legez, kale eta plazetara irtengo dira Euskal Herri osoan ehunka emakume eta gizon, zapatu honetan, otsailaren 4an. Eta Uribe Kosta ez da salbuespena izango, asko izango baitira baserritarrez jantzita eta egurrezko makila eskuan kantari ibiliko direnak gure inguruetan.

Ahots finak eta lirainak izango dira batzuk; ez hain gozoak besteak. Baina denak ibiliko dira lurra iratzarri guran, Agate Deunaren bezperan. Kontuak hala, lehiaketari edo hitzartutako dietari jarraituz abestuko dute hainbat herritan, berbarako Sopelan, Getxon eta Leioan. Gainerako herrietan abestaldeak euren kasa ibiliko dira kalez kale.

Hitzorduak

Barrika

Otsailak 4

  • 09:00 Udaletxeko plazatik abiatuta.
Erandio

Otsailak 3

  • 19:00etan, Erandiogoikoko udaletxe zaharreko arkupetik aterako dira, eta 19:45ean txokolatada egingo dute Euskadi plazan. Bildutako dirua Zaporeak garapen solidariorako elkartearentzat izango da. Auzokoa Herrikoi Elkarteak antolatuta.

Otsailak 4

  • 18:30ean, Altzagako kaleetatik aterako dira, Kantagunea eta Altzaga ikastolak antolatuta.
Getxo

Otsailak 3

  • Goizean zehar, ikastetxeek eta guraso-elkarteek kalejirak egingo dituzte udalerrian.

Otsailak 4

  • 09:00 Lauaxeta euskaltegian lotu eta Larrañazubiko baserrietatik buelta, AEK Lauaxeta euskaltegiak eta ALBEk antolatuta.
  • 17:00 Bentatik irtenda, Andra Mari auzotik buelta, AEK Lauaxeta euskaltegiak eta ALBEk antolatuta.
  • 20:00 Algortako Telletxe plazan, tokiko abesbatzen kontzentrazioa.
  • 20:00 Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, tokiko abesbatzen kontzentrazioa.
Gorliz

Otsailak 4

  • 19:00 Ibarreta plazan, Aratz Dantza Taldeagaz.
Leioa

Otsailak 4

  • Gaztetxoek epaimahaiaren aurrean egingo dituzten emanaldiak:
    • 12:15ean, Kutun Abesbatza, Cervantes plazan.
    • 12:45ean, Betiko Ikastolan, Ikea Barri Plaza.
    • 13:00etan, Mesedeetako Ikastetxea, Ikea Barri Plazan
  • Nagusiek epaimahaiaren aurrean egingo dituzten emanaldiak:
    • 18:30ean, San Bartolomeko Agate Deuna abesbatza, San Bartolome baselizan
    • 19:00etan, Errekalde Abesbatza, Euskal Etxeen Plazan.
    • 19:15ean, Kemen GRA, Euskal Etxeen Plazan.
    • 19:30ean, Jatorrak, Euskal Etxeen Plaza.
    • 19:45ean, Udondo Txikiteroak, Euskal Etxeen Plaza.
Plentzia

Otsailak 4

  • 10:00-19:00 Urduliz, Sopela, Barrika, Gandia, Andraka, Lemoiz, Armintza, Uresarantza eta Gorliz ibilbidea, Txikiteroak taldearen eskutik.
  • 19:00 Txokolate-jana Eleiz enparantzan, Plentziako IGEk antolatuta.

Otsailak 5

  • 10:00-13:30 Matrallune, Txipio, erribera, Portua, San Jose, Alde Zaharra eta bukaera Eleiz enparantzan.
Sopela

Otsailak 4

  • Herriko taldeak egun osoan zehar arituko dira abesten Sopelako kaleetatik.

Eguna hurbildu ahala falta diren herrietako egitarauak gehitzen joango gara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun