Siestan

Joxe Belmonte F. de Larriona 2023ko ots. 11a, 08:00

Zapatuan, arratsaldeko lauretan, siesta gozoan, telefono dei bat, erdi lo bai erantzun, eta, segundo batzuren ostean, ahots batek, nire izen eta guzti esanda, galdetzen dit ze konpainia elektriko dudan, eurek elektrizitatea merke-merke dutela, eta euren energybonoen bidez Maldivak irletara joateko bidaia bat toka dakidakeela. Nik zapatuko siestan ez dut Maldivetara joateko gogorik, ezta horretaz pentsatzekorik ere. Ez, eskerrik asko.

Berriro Morfeoren arratseko ferekaren zain nagoela, beste dei bat. Oraingoa segurtasun enpresa bat da, ezer saldu baino lehen beldurra sartzera jotzen duena, etxean okupa batzuk sartzen zaizkizula imajinatu. Pikutara bidaltzeko gogoak eman arren, kortesiaz ez zait interesatzen diotsot. Beste aldekoak, jo ta ke, zure etxean inor ez sartzea espero dut. Kasik mehatxua, desioa baino. Azkenean kortesia pikutara bidaltzen dut, telefonoa eskegi baino lehen.

Ez Robinson Zerrenda, ez nire telefonoaren zerrenda beltz luzea. Ez al dago zapatu arratsaldeko siesta errespetarazten duen ezer? Lo-kuluxkan berriro, Datu pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Legea datorkit gogora, amets forma hartuta. Haserreak iratzarri nau. Akabo siesta!

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun