Garrantzitsua da jaiotzea eta heriotza duinak izatea, eta uste dot gai horreri gizarteak oraindino ez deutsola ondo heldu. Sorrereak eta amaiereak be eragiten dabe tartekoan, batzuek kontrakoa pentsau edo beste alde batera begiratu gura izan arren.
Bizitzearen ziklo handiaren barruan, badagoz kontuan eduki beharreko beste hainbat ziklo be: hamarkadak, urteak, urtaroak, hilabeteak, asteak, egunak, orduak, momentuak… Horreek jagotea komeni jaku, txikerretik egiten dalako handia. Zein garrantzitsua dan eguna ondo hastea eta amaitzea, ingurukoakaz lehenengo eta akabuko agurrak aproposak izatea, telefono-dei bateri modu atseginean erantzun eta eskegitea, batzar baten maminaren aurretik eta atzetik zer dagoan ikustea…
Batzuetan emoten dau prisazko kontuek lekua kentzen deutseela zeregin garrantzitsuai. Denporea urregorria dala dinoe batzuek, baina eskutan hartu eta aprobetxau be egin behar dogu.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.