Astebete igaro da Uribe Kostako koru, abesbatza eta askotariko taldeak egurrezko makilak hartu eta, lurra iratzarri guran, Agate Deunaren oroimenezko koplak kantuan zoruari kolpeka ibili zirenetik. Ahots finak eta lirainak izan ziren batzuk; ez hain gozoak besteak. Hala ere, den-denak ibili ziren tokiko kaleak eta plazak animatzen aritu zirenak. Hona hemen joan den aste-akabuak utzitako irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!