UK Saskibaloia, Bizkaiko bost talderik onenen artean

Iker Rincon Moreno 2023ko ots. 13a, 10:28

UK Saskibaloiko nesken taldea, partidu batean. © UK SASKIBALOIA

Gorliz eta Plentziako eskoletako 2011-2012 urte arteetan jaiotako neskez osatutako taldeak bigarren denboraldia dute aurtengoa, eta daborduko Bizkaiko bost talderik onenen artean kokatzea lortu du. Horretarako, lehenengo fasean, Irlandesas, Askartza, Larramendi eta Colegio Vizcayari aurre egin behar izan diote.

UK Saskibaloia taldekoek lehenengo postua eskuratu dute Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen sailkapenean. Horretarako, Irlandesas, Askartza, Larramendi eta Colegio Vizcaya taldeei aurre egin behar izan diete, eta, lortutako garaipenei esker, probintziako bost talde onenen arteak kokatzea lortu dute. Hala, bigarren fasean, Tabirako Jesuitak, Loiola Indautxu, Escolapios C eta La Salle taldeen kontra aritu beharko dira, Bizkaiko txapela janzteko ligan.

Bizkaian, denera, kategoria horretako nesken 27 talde daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun