Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du otsailaren 23tik 25era

Nahia Martinez Gondra 2023ko ots. 22a, 12:46
© HASZTEN

Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du Artea merkataritza-guneagaz batera aniztasun funtzionalaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Egitasmoa otsailaren 23etik 25era izango da, Artea merkataritza-guneko Zara dendaren ondoan, eta publiko guztientzako hainbat jarduera ere egongo dira.

Ekimena nagusi eta umeei zuzenduta dago, eta parte hartzaileek hainbat zirkuitu izango dituzte eskuragarri haien kabuz esperimentatu ahal izateko kirol egokituaren benetako esperientzia. Gainera, partaide guztiei azalduko dizkiete gurpildun aulkien ezaugarri ezberdinak eta erabiltzeko argibideak. Horrez gain, mota horretako kirolei buruzko panel interaktibo bat ere egongo da.

Sentsibilizaziorako gunea hurrengo orduetan egongo da irekita: otsailaren 23 eta 24an, 17:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 25ean, 12:00etatik 14:00etara eta 17: 00etatik 20:00etara.

Jarduera hau Haszten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta Artea merkataritza-guneak mantentzen duten akordio batetik jaio da; izan ere, haien helburu nagusia da aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun