Egun horren baitan, adin guztietako gizon-emakumeak mahai baten inguruan jarriko dira, euskararen egoera aztertzeko, bakoitzaren esperientzia partekatzeko eta horri buruzko iritziak eta gogoetak partekatzeko. "Ingurune atsegin eta hurbilean euskaraz lasai hitz egiteko aukera ederra izango da. Oso garrantzitsua da mota honetako ekimenak aurrera eramatea, euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzen jarraitzeko Uribe Kostan", Josu Landaluze Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez.
Ekimenean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute hurrengo bideetatik: euskera1@uribekosta.eus edo euskera2@uribekosta.eus helbideren batera idatzita edo 688 654 770 zein 688 654 773 telefonora deituta.