Haustura Metabolikoa podkasta

Autoaren erabileraz hausnartu du oraingoan 'Haustura metabolikoa' saioak

Irola Irratia 2023ko mar. 10a, 12:24

Autoa tresna soil bat baino askoz gehiago da. Gizartean errotuta dagoen ibilgailua da eta kapitalismoaren hainbat ideia gorpuzten ditu. Gure gizartean menpekotasun handi bat sortu du, baina nondik dator? Noiztik hartu du zentralitatea gure bizitzan? Galdera horiei guztiei erantzuna eman eta euren gogoetak partekatu dituzte Gorka Jimenok eta Hodei Rodriguez ekintzaile getxoztarrek Irola Irratiko Haustura metabolikoa podcastean, hemen entzun dezakezuena.

Audio hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu hiruka.eus-era.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun