Bideoa Iurretako parkean eta Ispasterreko maniobra-eremuan filmatu da, besteak beste. Horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, gizonezkoek eta emakumezkoek, "estereotipoak ahaztea" gomendatzen dute, azpimarratuta eurena gizonezkoek eta emakumezkoek osatutako "talde-lana" dela.
Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua, zenbakitan
Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua Larrialdien Kudeaketarako eta Babes Zibilerako Zuzendaritzaren barruan dago, eta 436 profesional ditu, lurraldeko eskualde guztietan banatutako zortzi suhiltzaile-parke profesionaletan. Era berean, Bizkaiko larrialdiak kudeatzeko "Bizkaia Prest" zentro integrala eta ehun ibilgailu inguru ditu.
Aldundiaren suhiltzaileen zerbitzuarentzat 2022. urtea azken hamarkadan irteera gehien egin dituena izan da: 6.429 irteera, eta egunean batez beste 18 abisu jaso zituen. Jarduketa motaren arabera iaz irteerak modu proportzionalean banatu ziren: 2.035 sute (% 32), 2.185 salbamendu (% 34) eta 2.209 laguntza tekniko –galtzadak garbitzea, prebentzio-operatiboak edo likido eta gasen ihesak, besteak beste– (% 34).