Pazko egun guztietan 5-10 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza ugari egingo dituzte, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:30era Plentziako tailerren kasuan. Egitasmoa doakoa da, eta parte-hartzeko beharrezkoa da izena-ematea Uribe Kostako Mankomunitatearen webgunean edota 688 654 770 telefonora deituz.
Antolatzaileen esanetan, egitasmoaren helburua da Uribe Kostako haurrei oporraldietan, eta eskolatik kanpo ere, lagunakaz batera elkartzeko eta harremanak euskaraz garatzeko aukera eskaintzea. Horretarako, "beraientzako erakargarriak izan daitezkeen ekimenak" egingo dituzte, kultura, natura eta jolas dinamikoak uztartuz.