Hiri horiek "immigrazioaren onurei" propagandaren bidez heltzen diote, "pluraltasunaren abantailak". Alde onak zerrendatzen dituzte IRABAZIAK errepikatuz, baina norbaitek irabazten badu, norbaitek galtzen du. "Integrazio" horrek desagerrarazi egiten du hasieran ospatzen zuen nortasun hori. Migratzaileak bere "balioa" frogatu behar du: hazkunde ekonomikoa aktibatu, biztanleriaren piramidea orekatu, zaintza-katearen beharrak bete bertako biztanleek beren lanpostuei eusteko... Gaizki ordaindutako lanak eta lan-baldintza oso txarrak onartzea, makineria kapitalista, arrazista eta aporofobiko horren aurreiritziak isiltzea eta jasotzea.
Migrazioak dakartzan gauza on guztiak saldu eta aurreiritzi kontrajarriak errepikatzen dituztenak txanpon bereko bi aurpegiak dira: biztanleria migratuari pertsona bezala datxezkion giza-eskubideen alde borrokatzen jarraitzera behartzea, eta ez iristen diren lekuan sortzen dituzten irabazien mende egotera.