Bizkaiko langileak Correoseko pertsonalaren murrizketen aurka manifestatzera deitu dituzte UGT, CCOO, ESK, LAB eta CSIF sindikatuek. Protestak Bilboko hainbat tokitan hasi dituzte eta horiek areagotzeko helburuagaz Bizkaiko beste udalerri batzuetara ere eramango dituztela iragarri dute.
Sindikatuetako ordezkariek zera azaldu dute: “Lanpostu faltak ez betetzea kezkagarria da. Eta, horren ondorioz, plantillak gehiegizko ahalegina egin behar du”. Gainera, lanpostu horiek betetzeko beharra azpimarratzen hilabeteak daramatzatela ere gaineratu dute.
Horrenbestez, hilaren 17tik 27ra hainbat elkarretaratze egingo dituzte Bizkaiko Correoseko bulegoetako atarietan, 08:30etik 09:30era; Leioan 17an eta Erandion 18an egingo dituzte protestak.