Zabalik dago Bosteko 2023 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea

Erredakzioa 2023ko api. 13a, 14:45

Bosteko erakusketa ibiltariaren 25. edizioa Getxon.

Apirilaren  27ko 15:00ak arte, interesdunek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute.

Aurtengo deialdia erakusketaren 26. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzakaz bat etorriz.

Bost udalerritako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.

Bosteko 1998an sortu zen eta, ordutik hona, 73 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma interesgarria da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.

Deialdiaren oinarriak

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun