Inguru Minguru tailerren helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, hala nola baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.
Parte hartzaileak lau urtetik gorakoak izan beharko dira eta izen ematea librea izango da Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen webgunearen bitartez.