Urdulizen kantatuko dute Aissa Intxausti Aburruzak (Lekeitio), Beñat Bilbao Landak (Gernika-Lumo), Igor Galarza Intxaustik (Abadiño), Illart Gumuzio Larrazabalek (Igorre), Jone Larrinaga Dañobeitiak (Mungia) eta Maider Altuna Urbinak (Arrigorriaga).
Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da, eta Ander Txakartegi Basterretxeak, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak osatuko dute epaimahaia. Idazkari lanean Ariane Elejabarrieta Amorrortu arituko da.
Urdulizkoagaz batera, sailkapen fasea egingo dute egun berean Durangon ere, eta horretan arituko dira Peru Irastorza Santxo (Getxo) eta Unai Mendiburu Valor (Algorta). Horiekaz batera, Araitz Katarain Mugarza (Mallabia), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga), Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa) eta Imanol Arrutia Azkueta (Zalla) izango dira oholtzan.
Itxaro Juaristi Olaetxea izango da gai jartzailea, eta Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar epaimahaikideak. Idazkari lanean Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Fase honetan zortzi saio jokatuko dira guztira, lau egunetan. Urduliz eta Durangoko saioen ondoren, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan egingo dituzte; hilaren 18an, Aulestin eta Sopelan; eta 25ean, Busturian eta Zallan. Guztiak hasiko dira 18:30ean.