Hezkuntza Gehigarria

Irakurgai dago HIRUKAren maiatzeko hezkuntzako aldizkari berezia!

Ander Zarraga 2023ko maiatzaren 4a

Udako ikastaroen eta Lanbide Heziketaren inguruko hezkuntza aldizkari berezia daborduko irakurgai dago hiruka.eus atariko esteka honetan. Horretan, besteak beste, Iñaki Zubizarreta eskola jazarpenaz aritzen den hizlariaren Subnormal eleberri grafikoari buruzko berbak batu ditugu, Nerea Mendizabalek Komunikazio Ez Bortitzaren inguruko hainbat gako azaldu dizkigu eta ikasleentzako selektibitateak zer suposatzen duen kontatu digu Maialen Lagok.