Euskal etxetik egiten ari naiz sorterriarekin konexioa eta erdi nostalgiko nagoela aitortu behar dut. Udazkena izango ote da? edo Udaberriaren beharra? Egia esan, euskal etxeek ederki betetzen dute bere funtzioa. Ateak ireki, ikurriñak, euskal musika edota euskara klaseetan murgildurik, ozeanoaren ur zabaletan zehar gure sustraiak hazten direla dirudi. Ameriketako lurraldeetan, gure zenaren adarrak ureztatzen direlarik. Mugetatik harago, bagara munduaren norabidea idazten doan herria. Argentinan esaterako, kalkulatzen da populazioaren ehuneko hamarrak euskaldun jatorria duela (lau milioi pertsona inguru). Instituzioetan, kiroletan, kulturan… eremu sozial eta politikoetan euskal abizenak topatzea normala da. Baita hirietako enparantzetan, edota ereserki nazionalaren konposizioan. Harro egon gaitezke beraz, gure haziak mundu zabaletik hedatu baitira.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.