Olatu gogorren artean bizi gara. Krisien krisia, elikagaien, etxebizitzaren eta beste oinarrizko beharren garestitzea, zerbitzu publikoen murrizketa eta langileon pobretzea dira kapitalaren eskaintza. Galerna eta lainoa, ez da ikusten ezer. Denon bizitzak ardatz izango dituen portua behar dugu. Lema ezkerretarantz eginez, trantsizio ekosozialista eta feminista da kapitalari aldaketaren norabidea lehiatzeko bidea.
Saregile eta marinel guztien etxea izan nahi du gure itsasontziak, LAB-ek. Guztion artean arraun egiteko, elkarrekin. Gure herria, jatorri, arraza eta genero ezberdintasunik gabeko herria imajinatzen dugunez, inongo bereizkeriarik gabeko portua behar dugu.
Badugu portua, Euskal Herri sozialista, feminista eta ekologista. Badugu bidea, zaintzak, enplegua eta ondasunaren banaketa ardatz izango dituen burujabetza prozesua. Baditugu marinelak eta saregileak, egunez egun beste mundu josten gabiltzanok. Batera boga. Bagoaz arraunean.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.