Gas-isuri batek Leioa eta Aiboa arteko metro-zerbitzua bi orduz moztera behartu zuen atzo

Ander Zarraga 2023ko mai. 11a, 09:22
Lamiakoko metro geltokia, artxiboko irudian. © METRO BILBAO

Atzo arratsaldean, Leioa eta Aiboa geltokien arteko metro-zerbitzua etenda egon zen bi orduz, gas-isuri baten ondorioz. Gertaera 14:30ak aldera jazo zen, Leioako Gabriel Aresti kalean lan batzuetan gas-hodi bat hondatu ostean. 16:20etan ezbeharra konpondu eta metro-zerbitzua berrezarri zuten.

Gas-isuriak ez zuen inolako kalterik eragin eta ez zen intoxikazio-arriskurik egon. Hala ere, bertaratu ziren suhiltzaileak isuria eteteko eta ezbeharrak ekiditeko neurriak hartu zituzten eta inguruko bizilagunei etxean leihoak itxita geratzeko eskatu zieten. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun