Familiek eta kuadrillek parte hartzeko moduko ibilaldia izango da eta horretarako abiapuntua 09:30ean jarri dute Artatzako parkearen ondoan dagoen skate parkean. Aldiz, txangoa Getxon amaituko da, Azkorrin, 13:30ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, "topaketa- eta interakzio-jarduera honen helburua da aire zabalean elkarrekin ibiltzea, goiz batez gozatzea eta gure kultura-aniztasunaren balioa azpimarratzea".