Udan ere, txakurrakaz hondartzara

Ander Zarraga 2023ko eka. 2a, 19:04

Hondartza denboraldiaren hasieragaz, sorospen zerbitzua eta dutxak jartzen dituzte hareatzetan, baina txakurren sarbidea ordu batzuetara mugatzen da. Hala ere, iluntzean eta goizaldean etxeko animaliakaz itsasaldera joaten jarraitu daiteke.

Hondartza bakoitzaren kasuan, dagokion udalak ezartzen du zein ordutan sartu daitezkeen animaliak hareatzetara eta sorospen-zerbitzua ez dagoenetan uneoro eraman daitezke.

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, Barrikan, Muriola hondartzan, animaliak iluntzeko 21:00etatik goizteko 06:00ak arte egon ahalko dira; Sopelako Arriatera, Atxabiribil eta Barinatxe hondartzen kasuetan, 20:00etatik 09:30era sartu daitezke; eta Plentzian, 21:00etatik 06:00etara.

Getxon aldiz, hondartza denboraldian ezin daitezke animaliak hareatzetara sartu. "Higiene- eta osasungarritasun-arrazoiengatik" Udalak ez ditu maskotak baimentzen Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun