Kanpainak hainbat ekintza izango ditu, besteak beste, kartelak, laguntza-materialak eta prestakuntza-saioak Uribe Kostako herritarrentzat eta, bereziki, herriko jaien garapenean parte hartzen duten pertsonentzat, hala nola Jai Batzordeak, Ostalaritza, Alkarteak, talde feministak, etab.
Bihar, ekainak 13, tailerreko lehenengo eguna egingo dute Plentziako Kultur Etxean; eta, bertan, hausnartuko dute jaietan ematen den indarkeria matxistaren inguruan eta afera hori jorratzeko ikuspuntuetan sakonduko dute. Ekainaren 15ean, eguena, Ekoguneko lokalean batuko dira, festetako indarkeria matxistaren aurkako protokoloak eta jarduteko jarraibideak garatzeko. Bukatzeko, ekainaren 20an, martitzenean, izango da kanpainako azken saioa Urdulizko Kultur Etxean, eta, hizpide izango da jaietan egin beharreko "praktika onak" denontzako jai seguruak bermatzeko.
Gainera, ekainaren 19an eta 26a alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoari lotutako prestakuntza ere egingo dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Adikzioen Zuzendaritzak abiatuta eta HAZKUNDEren bidez bideratuta. Sopelako Ekoguneko lokalean egingo dute, 18:00etatik 21:00etara. Halaber, ikastaroa amaitzean, prestakuntza egin izanaren ziurtagiria emango dute.