Urteotan, erabat aldatu da gure informazioa jasotzeko bidea; telebistako albistegiak sega-potoko pantailan eta plataformetan ikusten ditugu, eta horietan eman den garapena izugarria izan da. Pantaila horiek gu liluratzen gaituzten lez, liluratzen dituzte geure umeak. Izan ere, marrazki bizidunez gain, Internetek eskaintzen dizkien aukerak amaigabeak eta oso erakargarriak dira. Batetik, sare sozialetatik zabaltzen diren edukiak: "youtuberrak", "tiktokerrak"... Bestetik, "streaming" plataformenak: Netflix, HBO... Gure etxeetan sartu dira, baina hizkuntza arrotzean ia beti.
Euskal mundutik plataforma digital berrietarako ekarpena oso txikia da, askotan presentziarik gabekoa. Hala ere, argi izan behar dugu gure umeek euskara kontsumitzeko biderik zuzenena dela; eta ezin dugu ukatu euskarak atzoko behar zuela beste hizkuntz askoren presentzia parekatzeko inbertsioa.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.