Bainu-denboraldi osoan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bainatzeko uren kalitatea kontrolatzen du bainu-eremuetan. Ur horien kalitatea baloratzeko, astero hondartzak lagintzen dituzte eta hesteetako enterokokoen eta echerichia coli kontzentrazioak baloratu. Kutsadura fekalaren parametro adierazleak dira horiek eta, beraz, araudian adierazitako balio parametrikoak gainditzen direnean, bainua debekatu behar dute.
Atzo, eguaztenean, hartu zituzten aipatutako hondartzen laginak, bertako uren kalitatea ebaluatzeko asmoz; emaitzak gaur eta bihar artean egongo dira, eta, kalitatea bermatuz gero, bainua baimenduko dute berriro.