UK Saski klubeko infantil mailako talde mistoak Bizkaiko txapela jantzi du, "denboraldi perfektua" egin ondoren, partida guztiak irabazi ondoren. 2012 mini nesken taldeak, aldiz, Bizkaiko txapeldunorde gisa amaitu du denboraldia. Arduradunek azaldu dutenez, lan gogorra egin du taldeak urte osoan zehar; "lehen fasea ez zen batere erreza izan, eta, nahiz eta partida bakarra galdu, lehen postua lortu zuen taldeak Irlandesasekiko puntu bakarreko diferentzia aterata". Bigarren fasean, Bizkaiko bost talderik onenak izan zituen aurkari, eta zortzi partidako ligan bost partidu irabazita, txapeldunorde gelditzea lortu zuen.
Kadete mailako mutilek, berriz, datorren urtean Bizkaiko mailarik altuena den "especial" ligan jokatuko dute.