Ikurrinen uholde baten artean igaro da Frantziako Tourra Uribe Kostatik

Erredakzioa 2023ko uzt. 1a, 18:25

Txirrindularitzaren zaleentzako atzerako kontaketa amaitu da, eta daborduko Frantziako Tourrak eskualdeko errepideen erdia zeharkatu du. Ibilbidearen bazter guztiak herritarrez beteta egon dira zapatu goizetik, haien txirrindulari gogokoenei animoak emateko zein festaz gozatzeko asmoz. Getxon, besteak beste, ez dira Jonathan Castroviejo getxoztarraren aldeko aldarririk falta izan. Ibilbidean zehar, gainera, Gure Eskuk egindako deialdiari erantzunez, milaka pertsona atera dira kalera “Euskal Herriak erabaki – Basques decide” mezua duten ikurrinakaz, erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herriaren izaera aldarrikatzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun