Lehiaketan parte hartu gura duten helduek gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte bertso-sorta bakoitzeko, eta 12 gehienez. Aldiz, bertso-sortak bidaltzen dituzten 17 urtetik beherako parte-hartzaileak gazteen atalean lehiatuko dira; horiek sei bertso egin beharko dituzte gutxienez, eta 10 gehienez. Hala ere, parte hartzaile bakoitzak gura dituen beste bertso-sorta aurkeztu ditzake lehiaketara.
Hauek dira XV. Balendin Enbeita Bertso-paper Lehiaketan banatuko dituzten sariak:
- Helduen atala:
- 1. saria: txapela, 1.000 euro eta garaikurra.
- 2. saria: 700 euro eta garaikurra.
- 3. saria: 400 euro eta garaikurra.
- Gazteen atala:
- 1. saria: txapela, 300 euro eta garaikurra.
- 2. Saria: 200 euro eta garaikurra.
- 3. saria: 100 euro eta garaikurra.