Alerta gorria aktibatu dute gaur muturreko beroagatik

Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 23a, 10:50

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du gaur Bizkaiko kostaldean tenperatura handiengatik. Izan ere, Euskalmetek iragarri duenez, tenperatura maximoak 36 gradukoak izan daitezke kostaldean. Hala, alerta laranja 12:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta gorria 15:00etatik 18:00etara. Era berean, baso-sute arriskuagatik eta tenperatura altu iraunkorragatik abisu horiak aktibatu dituzte egun osorako gure inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun