Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Nahia Martinez Gondra 2023ko abu. 30a, 10:35
Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude.

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Tailerrak hurrengo egunetan emango dituzte: irailaren 8an, Berangoko Merana eskolan; irailaren 15ean, Lemoizeko Urizarreko eskolan, eta euria egitekotan, frontoian; irailaren 22an, Plentziako Astillero plazan; irailaren 29an, Barrikako frontoian; urriaren 6an eta 27an, Urdulizko Antosekoa plazan; urriaren 13an, Gorlizko Ibarreta plazan, eta euria egitekotan, frontoian; eta, bukatzeko, urriaren 20an, Sopelako Gernika plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun