Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja aktibatuko du gaur, 15:00etatik 22:00etara, prezipitazio handiengatik. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu ordu horietan, eta baliteke handiak izatea: "Ordubetean 20-30 litro pila daitezke metro koadroko". Gainera, baliteke txingorra botatzea, 2-3 zentimetrotakoak, adituek iragarri dutenez. Arrisku handiena Bizkaia barnealdean izango da, eta ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezkeela ohartarazi dute, 60-80 kilometro ordukoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!