Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur, eguaztenean, egindako kontrolaren emaitzak bihar, hilaren 14an, jakinaraziko dituzte eta, horiek araudian adierazitakoagaz bat baldin badatoz, hau da, bakterioen-maila mugen barruan badaude, bainu librea baimenaraziko dute aipatutako hondartzetan.
Arduradunek jakinarazi dutenez, litekeena da domekako eta astelehenetako euriteen ondorio izatea bakterio horien agermenaren arrazoia.