Ez dakit Kultura zinegotziari, Gazteriakoari, Hirigintzakoari, Pertsonalekoari, Gizarte Ekintzakoari, ardurak dituzten gehienei, interprete neuronal bana jarriko dieten euskaldunokin berba egiteko. Beste lau urtez ere erdaraz berba egitera derrigortuko gaituzte?
Beharbada hori izango da hizkuntza politikatik proposatzen duten elebitasun orekatua. Bai, katua erbitzat. Herri langileak eta ordezkari politikoak bi hizkuntzetan jarduteko gai ez diren bitartean, administrazioarekiko harremanetan berdintasunik ez. Hizkuntza bazterkeriari eusten diote «naturaltasunez», kaixo eta agur modu jatorrean esanda, hortik aurrerakoa geroko geroan. Euskal hiztunok irainduz.
Berdintasunezko tratua bermatzeko ezinbestekoa da administrazio euskalduna, euskaraz zein gaztelaniaz lan egiteko eta zerbitzua emateko gai dena, inor baztertu barik. Presazkoa dugu epeak jartzea. Noizko hizkuntza eskakizunak arduradun politikoentzat?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.