Emakumezkoen munduko futbol-txapeldunen selekzioaren arduradun nagusia lotsagarri aritu zen, ezer ulertu ez duenaren ezjakintasuna eta ergelkeria agerian utzita. Hori, gehien-gehienok oso argi dugulakoan nago. Horrela sinetsi nahiko nuke.
Baina zalantzak ditut. Izan ere, nik ‘Rubiales’ asko ikusten ditut gure inguruan: whatsapp-taldeetan txiste matxistak egiten dituztenak; txistearekin barre egiten dutenak; sare sozialetan irudi misogino iraingarria partekatzen dutenak; ezer esaten ez dutenak; «ni ez naiz matxista, baina...», edo «ez feminismorik ezta matxismorik ere: berdintasuna!» esaten dutenak; emakumeen aurkako indarkeria ukatzen dutenak; lan-merkatuan emakumeei aukera-berdintasuna ukatzen dietenak; soldata-arrakala ahalbidetzen dutenak... Jarrai nezakeen, baina zutabeko tartea amaitzen ari zait.
Kontuz han eta hemengo ‘Rubiales’ guztiekin, ez soilik telebistan agertzen zaizkigun urrunekoekin. Eta erne, zu zeu ere ez ote zaren ‘Rubiales’ lantzean behin.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.