Pandemiak eragindako atzeraldiaren ostean, turismoaren industriak inoiz baino indartsuago aurre egin dio 2023 honi eta, besteak beste, Uribe Kosta Euskal Herriko kostaldeko helmuga gisa kokatu da. Aurten, inoiz baino bidaiari gehiago heldu da Getxoko gurutzaontzien terminalera –Bilboko Portu Agintaritzak 80 itsasontzi aurreikusi ditu, inoiz baino gehiago–, eta Loiuko aireportuak marka guztiak hautsi ditu aurtengo udan, uztailean batez ere. Hilabete horretako turismo-datuek erakusten dutenez –INE Espainiako Estatistika Institutuak hilabete horretara artekoak eman ditu soilik oraindino–, pandemiaren aurreko 2019. urtearekiko % 8,59ko gorakada zenbatu da eskualdean gauren bat igaro duten turisten kopuruan, eta hori gure kaleetan nabari izan da uda honetan. Izan ere, hazkunde horren zati handi bat nazioarteko turismoari egotzi zaio, % 35,56ko igoera nabarmena izan baitu, Espainiako Estatutik edo Hego Euskal Herritik etorritakoen % 1,42ko igoeraren aurrean.

Uribe Kosta helmuga gisa aukeratu duten atzerriko bisitarien artean, Frantziako eta Alemaniako turistak nabarmendu dira; bestalde, Espainiako Estatutik eta Hego Euskal Herritik etorritakoek ere garrantzia izan dute Uribe Kostako turismoaren gorakadan. Mota horretako bisitari nagusiak inguruko eskualdeetakoak izan dira, hala nola kantabriarrak, arabarrak, gipuzkoarrak eta Burgosetik etorritakoak; dena dela, aipagarria da madrildarrak izan direla nagusi gurean, zehazki, Getxon.
Ostatuei dagokienez, Uribe Kostan askotariko eskaintza dago eta, Eusko Jaurlaritzak identifikatuta dituen leku turistikoen arabera, Gorliz eta Sopelako kanpinak dira leku gehien eskaintzen dutenak, guztizkoaren erdia. Hala ere, aipagarriak dira baita ere gurera furgoneta camperretan eta autokarabanetan etortzen direnak, baita Gorlizen eta Plentzian egon ohi diren "urtaroko apartamentuak" ere, udarako alokatzen dituztenak, hain zuzen. Horien eraginez, udalerri bi horietako biztanleria behin-behinean puztu egiten da, % 36,5 eta % 13,4 aurtengo uztaileko datuen arabera, hurrenez hurren.
Hala ere, Uribe Kostako udalerririk jendetsuena Getxo da, eta baita turista gehien hartzen duena ere. Guztira, 15.022 bidaiarik igaro dute gauren bat bertan, hau da, eskualdera etorritakoen ia erdia, % 46,8. Gainontzeko helmugen artean, nabarmena da ere Barrikak jasotako 1.003 turistak, besteak beste.
Uribe Kostakoak ere, bidaiari
Udaldia errutinari aurre egiteko tartea da, kanpoko zein bertokoentzat eta, hori horrela, gurean ere kanpora joateko aukera izan dute uribekostarrek. Orokorrean, ondoko eskualdeetara joan dira gure ingurukoak, hala nola Kantabria eta Burgosera, zehazki, Castro-Urdialesera eta Medina de Pomarrera, hurrenez hurren. Hala ere, atzerrira joatea erabaki dutenak ere badira eta, horien artean, Frantzia, Portugal eta Italia izan dute helmuga nagusi, besteak beste. 1,42ko igoeraren aurrean.