Babestutako edukia

PRIMERAN plataforma digitala abian jarriko da hilabete honetan

Erredakzioa 2023ko ira. 15a, 09:33

Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

PRIMERAN mundura zabalik dagoen euskal leiho digital berria hilabete honetan jarriko da abian. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena izatea du xede plataforma digital berriak.

Bertan, denetariko edukiak aurkitu ahal izango dira: besteak beste, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak eta haurrentzako edukiak. Baita eduki esklusiboak ere.

Nonahi, noiznahi euskarazko edukiez gozatzeko plataforma izango da. Euskadin sortzen den ikus-entzunezko ekoizpenaren nazioarteko leihoa euskara eta euskal kultur edukiak zabaltzea eta ikusgarri egitea izango du helburu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun