Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 20a, 10:29
Sopelako Kurtzio Kultur Etxean emango dute ikastaroa.

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Kurtsoa irailaren 6tik urtarrilaren 31ra egingo dute Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), 120 orduko klase teoriko eta praktikoakaz. Hizkuntza elebiduna izango da.

Hala, ikastaroa gainditu ahal izateko derrigorrezkoa izango da gutxienez ikastaroaren % 80an parte hartzea eta gainontzeko % 20an parte ez hartzea justifikatu egin beharko da.

Ikastaroa doakoa da, baina parte hartu ahal izateko 50 euroko fidantza ordaintzea derrigorrezkoa izango da. Hala, ikastaroa bere osotasunean betez gero kurtsoa bukatzean itzuliko dute aurreko baldintzak betez gero.

Egutegi osoa hemen.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun