Tailerrak doakoak izango dira, baina aldez aurretik horietan izena eman beharko da. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen arabera esleituko dituzte lekuak, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez.
Mota guztietako ikasleentzat zabalik dauden zazpi ikastaro eskainiko dituzte, urriaren 4an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik eta e-mail bidez lilagune@uribekosta.eus helbidera idatziz edo 946 762 674 telefonora deituz edo 616 470 653 telefono-zenbakira whatsapp bat bidaliz eman ahal izango da.
Halaber, tailer horietara joan gura duten eta seme-alabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzat, haurtzaindegi-zerbitzu bat ere izango da 12 urtetik beherakoentzat, tailerretako saioakaz batera. Inskripzioa egiteko unean eskatu beharko da, adingabeen kopurua eta adinak adierazita.
Lilagunek dituen heleburuei erreparatuz, emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatu gura ditu, maila indibidualean zein kolektiboan. Alde batetik, banakako ikaskuntza eta kontzientziazio-prozesuak erraztea da helburua, eta, bestetik, emakumeen sareak ehuntzea, gizartean parte har dezaten bultzatzeko.