Tokiko ondarea ezagutzeko hamaika jarduera egingo dituzte urrian Uribe Kostan

Erredakzioa 2023ko ira. 25a, 10:03

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa.

Datorren hilean, urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien beste edizio bat egingo dute Bizkaian, "Ondarea bizirik!" goiburuaren pean. Hala, aurten ere, eskualdeko hainbat udalerrik bat egingo dute programa horregaz; besteak beste, Getxon, 10 jarduera eskainiko dituzte eta 19 hitzordu eta 455 plaza baino gehiago eskainiko dituzte. Horrez gainera, Uribe Kostako beste hainbat udalerrik ere askotariko ekimenak hartuko dituzte hilabetean zehar, hala nola Berangon, Erandion, Gorlizen, Leioan, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen.

Besteak beste, Getxoko Begoñako galeriak ezagutzeko; Berangoko Burdin Hesiari lotutako oroitzapenak eta testigantzak entzuteko; landa-eremuko lanbide galduak ezagutzeko; Leioako Arboretuma beren-beregi ikusteko eta euskal mitologiaren sekretuak deskubritzeko aukera egongo da hurrengo asteotan.

Ekitaldi eta informazio guztia jasotzeko, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun