Uribe Kostako zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka interaktiboa da Gurot. Tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko. Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.
Irabazlearentzako saria bizikleta tolesgarri bat izango da.