Bidaia hau herri hauetako batean erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago: Lemoiz, Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Plentzia, Sopela edo Urduliz.
Programak helburu hauek ditu: trebetasun eta ezagutza profesional eta pertsonaletan sakontzea; gazteei ekintzailetza-trebetasunak ematea; proiektu ekintzaile baten ideian lan egitea; negozio-eredu bat planifikatzea, hura abian jartzeko garrantzitsuak diren alderdi guztiak landuz; komunikaziorako tresnak eta trebetasunak lantzea eta proiektu ekintzaile bat diseinatzea ideia batetik abiatuta.
Bidaia amaitzeko, talde-lana egiteko aurrez aurreko formakuntza saioak eta banakako tutoretzak eskainiko dituzte, parte hartzen duten pertsonek hasiera-hasieratik beren proiektua gauzatzeko laguntza izan dezaten.
Hauek dira programaren edukiak:
- Irteera. Zer sartuko dut maletan? Zeharkako trebetasunak.
- 1. geldialdia. Helburu esklusiboa aukeratu. Ideiatik balio-proposamenera.
- 2. geldialdia. Helburua ezagutzea. Bezeroen segmentua.
- 3. geldialdia. Aktibatu zure GPSa. Salmenta-bideak.
- 4. geldialdia. Zure iparrorratza. Komunikazio- eta marketin-plana.
- 5. geldialdia. Bidaia-aurrekontua. Analisi ekonomiko-finantzarioa.
- 6. geldialdia. Nor da zure bidaia-laguna? Aliantzak.
- Helmuga: Demo Day. Proiektuen aurkezpena.
Aurrez aurreko saioak urriaren 20tik abenduaren 15era bitartean egingo dituzte, barikuetan 16:00etatik 19:00etara, Leioako enpresa-mintegian (Ibaiondo plaza, 1. Leioa). Tutoretzak online izango dira. Informazioa gehiago hemen.